BIOTEKNOLOGIAKO IKASTARO BERRITZAILEA EMAN DUGU

2022-07-07

15 partaideko taldea martxoan hasi zen, eta atzo, uztailaren 6an, bukatu zuten. Guztira 440 ordu burutu dituzte Ziurtagiri Profesional hau lortzeko eta orain enpresetan praktikak egitea geratzen zaie. Hauek irailetik aurrera egingo dituzte gehienek.

Ikasgelan ikasitakoa zuzenean ikusteko Donostiako Miramon auzoan kokatuta dagoen VIVEbiotech enpresa bisitatu dute. Enpresa bioteknologikoa da eta terapia genikorako bektore lentibiralak sortzen ditu. Oso teknologia aurreratua izanik, azken urteotan garapen handia izaten ari den enpresetako bat da. Enpresako arduradunek, lehendabizi aurkezpen orokor bat eman zieten, enpresaren sorrera, ibilbidea eta oinarri zientifikoa ezagutzera emateko eta ondoren, laborategi ezberdinak ikusteko aukera paregabea izan zuten, biologia molekularrekoa, kalitatekoa...

 

Ikastaroa bukatzeko modu paregabea!

 

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika