2022-06-24
Jokin Bildarratzek, Hezkuntzako Sailburuak, eman zion ekitaldiari irekiera. Ondoren Pilar Alegriak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministroak, eta Jorge Arevalok, Lanbide Heziketako Sailburuordeak, etorkizuneko lanbide heziketaren noranzkoa zein izan behar den definitu zuten: ODS, eraldaketa digitala, etengabeko prestakuntza, enpresekin lotura zuzena eta antolaketa egitura berriak izan ziren beraiek aipaturiko zenbait gai.
Uruguay, Belgika, Australia, Pakistan, Brasil, Txina eta Maltako zenbait instituzioetakoek mahai inguru baten parte hartu zuten. Ondoren, berdintasunari eta inklusioari buruz Afrika eta Kanadako ordezkariek hitzegin zuten. 34 tailer ezberdin ere antolatu ziren: etorkizuneko hezkuntza, ikasketa aurretiko ebaluazioa, negozio aukerak bilatzea ODS bitartez, besteak beste.
TKNIKAk antolatu zuen ekimena EAEko lanbide heziketako ikastetxe publiko zein kontzertatuentzako.
Hurrengo lanbide heziketako nazioarteko kongresua 2023ko apirilean izango da Montrealen.
Beste albisteak ikusi