2022-06-16
Elikagaien Industriako Goi Mailako zikloko ikasleek bigarren saria lortu dute, Koof Kombucha proiektuarekin. Produktu hau hesteetako flora orekatzen, immunitate-sistema indartzen eta hesteen funtzionamendua hobetzen laguntzen duen edari hartzitua da.
KOOF-KOMB elikagaien industrian aldaketa bat emateko beharretik sortzen da, osasunerako onuragarriak diren elikagaiak ekoiztuz, lehengaiak berrerabiliz, elikagaien xahuketa minimizatuz eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua eginez. Taldeko bost kideek, Itziarrek, Laurak, Maitek, Andreeak eta Liloy-k, ibilbide ezberdinak dituzte, baina Elikagaien Industrian aldaketa bat emateko, giza talde bat osatzeko eta planeta zaintzeko nahiak batzen ditu. Emakumea ekintzailetzaren munduan sartzea babesten dute, bai eta kulturartekotasuna eta berdintasuna ere. Bere ibilbide akademikoan zehar eta elikagaien industriako etorkizuneko teknika gisa, ostalaritzan sortutako kafe-borrak xahutzen ari direla ikusi dute. Konponbide posible gisa, kombuxa egingo dute kafe zaporearekin, Lea Artibai eskualdeko lokaletan bildutako borrak berrerabiliz, Markina-Xemeingo tabernetatik hasita.
ZORIONAK neskak, lan bikaina!!
Beste albisteak ikusi