2022-06-15
Lanbide Heziketan Ezagutzaren Garapenerako Amerikarteko Zentroa (CINTERFOR), Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT) zerbitzu tekniko bat da, 1963an sortua, Montevideon (Uruguai). Pertsonen, enpresen eta herrialdeen beharrei erantzuten die, Lanbide Heziketaren eta giza baliabideen garapenaren arloan. Gai horiekin zerikusia duten erakunde eta organismoen ezagutza kudeatzeko sarea koordinatzen du.
Argentina, Bolivia, Brasil, Cabo Verde, Chile, El Salvador, Jamaica eta Urugay herrialdeetako 20 ordezkari izan ditugu bisitan. Ostegunean eta ostiralean ospatuko den Lanbide Heziketako Nazioarteko kongresuan parte hartzera etorri dira eta bide batez gure ikastetxea ezagutzeko aprobetxatu dute.
Argazki gehiago ikusteko egin klik beheko argazkian:
Beste albisteak ikusi