2022-04-27
Bigarren Batxilergoko ikasleen ahozko adierazpena lantzeko, argudiatzen ikasteko eta ikasketa kooperatiboko lana sustatzeko, antolatzen da ekimen hau. Horretarako, taldekako eztabaidak egiten dira, aldez aurretik, eztabaidatu beharreko gaiei buruzko informazioa bilatu eta taldekako lana antolatu, nork eman sarrera, ezeztapenak, konklusioak.... Helburu hori gaztelaniaz zein euskaraz lantzen da.
Epaileek hitzezko hizkuntza, zein hitzik gabeko hizkuntza, puntuatzen dute, entzuten jakitea, hitz egiten jakitea eta mugitzen garen testuingurura egokitzea, baita, keinuak, gorputz-adierazpena, begiradak, doinua eta abar balioesten dira.
Honako gai hauek landu dituzte:
- Lehen kanporaketan, gazteleraz:
"Kristalezko belaunaldia" deritzona, gainkontsumoan, frustrazioarekiko intolerantzian eta familian eta gizartean gehiegi babestuan hazitakoa. Ba al du beharrezko tresnarik hurrengo hamarkadetako erronka globalei aurre egiteko beharrezkoa den kontzientzia-maila duen gizartea eraikitzeko?
- Bigarren kanporaketan, euskeraz:
Aita eta amak autonomoak izan arte beraien umeetaz arduratzen diren bezala, ardura berdina daukate seme alabek adinez oso zaharrak egiten diren beraien gurasoekiko?
- Finala, euskeraz:
“Si vis pacem para bellum”: ados?
Talde irabazlea: Maider, Haizea eta June izan ziren.
Argazkiak ikusteko egin klik argazkian:
Beste albisteak ikusi