Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

2021-12-15

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuen 1948ko abenduaren 10ean. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala dokumentu historiko bat da, pertsona orori pertsona bezala dagozkion eskubideak aldarrikatzen dituena, arraza, kolorea, erlijioa, sexua, hizkuntza, iritzi politikoa edo bestelakoa, jatorri nazionala edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein baldintza alde batera utzita. 500 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri eta mundu osoan gehien itzuli den dokumentua da.

Dokumentu hau 30 artikuluz osatuta dago eta hauek lantzeko, bi tailer ezberdin burutu dituzte. Lehen tailerrean, giza eskubideei buruzko bideo bat ikusi eta taldeka aztertu dute. Bigarren tailerrean, giza baliabideak hausten dituzten irudi ezberdinak landu ditugu, irudi bakoitza zein artikulurekin lotzen den eztabaidatuz. Bukaeran, ikasleek egindako lanketa guztia partekatu da.

Lanean ari ziren bitartean, Giza Eskubideen erreferentzia egiten duten musika entzuten egon dira: Anje Duhalderan Bakezaleak, John Lennonen Imagine, beste batzuren artean.

 

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika