Euskararen egunaren inguruko ekintzak

2021-12-10

Hasteko, Gazteako esataria, Ohian Vega, izan genuen gure artean Batxilergoko ikasleekin bere Irrati-ikuskizuna eskeintzen eta Euskal musika bultzatzearen garrantziaz gazteak ohartzen.

Beste alde batetik, Soldadura, Soziosanitaria, Gaztelania eta beste zenbait ikastaroetako ikasleei ere euskara hurbildu genien, hiztegi txiki bat oparituz eta jolas bat eginez.

Eta bukatzeko, lehiaketa/zozketa ezberdinak ere antolatu ditugu: ikasleek euskarazko idatzi bat egin behar izan dute, lankideok Ikastetxeko argazki bat atera eta euskarazko mezu batekin jantzita bidali dugu eta Instagramen ere beste zozketa bat prestatu dugu. Denentzako sariak Herrigorako saskiak izan dira eta  irabazleak Oier Intxausti ikasleen aldetik, Eli Santos lankideen artean eta Instagramekoa Xabi Rac-ek irabazi zuen.

Beste albisteak ikusi
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika