castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Geuk garatutako proiektuak :: Gairik gai (Bilduma) :: Zer dakizu Lan-istripuei buruz?

Zer dakizu Lan-istripuei buruz?

Segurtasun eta osasunaren inguruan lehen hezkuntzako ikasgeletan azter daitezkeen gaiak identifikatu eta era monografikoan landu ahal izateko, GAIRIK GAI deituriko ildo berria jarri genuen abian duela batzuk.

ZER DAKIZU SUARI BURUZ eta ZER DAKIZU ZARATARI BURUZ izan ziren aurreneko aleak. Kasu honetan, ZER DAKIZU LAN-ISTRIPUEI BURUZ aurkezten dizugu.

Lan-istripuen arazoa benetan asaldagarria da. Ea urtero dozenaka langile hiltzen dira Euskal Herrian eta askoz gehiago zauritu lan-istripuen ondorioz. Joan zen urtean, Euskal Herri mailan lan istripu tasa handia jasan genuen eta aurtengoa ere bide berberetik hasi da.

Lan istripu bat gertatzea ez da halabeharraren ondorioa edo zorte txarraren eragina, baizik eta, gehienetan, segurtasun neurri egokirik ezaren ondorioa. Lan-jarduerak segurtasun baldintzarik onenetan egin behar dira baina...

Merezi du bada, lan-istripuen inguruan hausnarketatxo bat egitea. Zergatik gertatzen dira hainbeste lan-istripu? Nork dauka horren erru nagusia?

Eskuartean duzun liburuaren helburu nagusiak hauexek dira:

Horretarako, esan bezala, adin honetako haurrak ulertzeko moduko terminologia erabiltzen ahalegindu gara, testuei dagozkien marrazkiak tartekatuz, besteak beste, lana eta osasunaren inguruko hausnarketa eginaz, lan-baldintza ez egokiak zor ditzakeen eraginak azalduz, berau prebenitzeko aholkuak emanaz, aurre egiteko jokabide egokiak proposatuz, egun erabiltzen diren bitartekoak aipatuz, eta abar.

 

 Ale guztiak agortu ziren, eta oraingoan, OSALANek egokitu duen GAZTEPREBEN deituriko atalean dago eskuragarri. Aplikazio informatiko bat ere garatu da eta era erakargarri batean jorratzeko aukera ematen duelakoan gaude.

Kasu honetan, honakoa egin behar da: orrialde bakoitzeko testua irakurri eta egiten diren galderen erantzun egokiak bilatu.

 

 

JOLASTU

FITXEN BILDUMA

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS