castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Geuk garatutako proiektuak :: Gairik gai (Bilduma) :: Zer dakizu zaratari buruz?

Zer dakizu zaratari buruz?

Segurtasun eta osasunaren inguruan lehen hezkuntzako ikasgeletan azter daitezkeen gaiak identifikatu eta era monografikoan landu ahal izateko, GAIRIK GAI deituriko ildo berria jarri genuen abian duela urte batzuk. ZER DAKIZU SUARI BURUZ izan zen aurreneko alea eta kasu honetan, ZER DAKAZU ZARATARI BURUZ aurkezten dizugu.

Zaratak gero eta buruko min eta molestia gehiago sortzen ditu. Ibilgailuen joan-etorria, beheko kaleko taberna girokoa, zaborraren kamionarena, anbulantzien presarena, ondoko fabrikakoa, bizilagunen telebistarena, etab., mota guztietako soinuz inguratuta bizi da gizakia. Gure inguruan egunero eta orduro zarata entzutea erabat ohikoa bihurtu da eta, horregatik, oso gutxitan hartzen dira aintzat zaratak osasunarengan dituen eraginak.

Ikusmena ez bezala, entzumena beti dago adi, beti ari da hotsak jasotzen eta ezin dugu nahi dugunean “belarria zarratu” begiekin egiten dugun bezala. Eta zera izan behar dugu kontuan: egunero zarata larregi pairatzeak kalte handiak egiten diola gure osasunari. Merezi du bada, zarataren inguruan hausnarketatxo bat egitea.

Eskuartean duzun liburuaren helburu nagusiak hauexek dira:

* Zarataren inguruko oinarrizko kontzeptuen ezagutza.

* Adin txikietatik ezagutzea zeintzuk diren zarataren ondorio nagusienak.

* Zaratarengandik babesteko abian jarri daitezkeen neurri zuzentzaileak proposatzea.

Horretarako, esan bezala, adin honetako haurrak ulertzeko moduko terminologia erabiltzen ahalegindu gara, testuei dagozkien marrazkiak tartekatuz, besteak beste, zer den zarata, zor ditzakeen eraginak, berau prebenitzeko aholkuak, aurre egiteko jokabide egokiak, egun erabiltzen diren bitartekoak, etab., azalduz.

Ale guztiak agortu ziren, eta seguruenik, OSALANek berariaz egokitu duen GAZTEPREBEN deituriko atalean egongo da laster eskuragarri. Geuri zegokigun materiala prestatu eta entregatzea, eta hala egin genuen.

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS