castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Gure konpromisoak :: Laneko Arriskuen Prebentzioa :: Geuk garatutako proiektuak :: Gairik gai (Bilduma) :: Zer dakizu suari buruz?

Zer dakizu suari buruz?

Prebentzio-kulturaren sustapena helburutzat hartuz, ARRISKUA NON, HAURRAK HAN!! leloaren barrenean zortzi liburuz osatutako bilduma bat argitaratu genuen lehenik.

Geroago, beste urrats bat ematea erabaki genuen, segurtasun eta osasunaren inguruan lehen hezkuntzako ikasgeletan azter daitezkeen gaiak identifikatu eta era monografikoan landuz. Abian jarri genuen ildo berri honi GAIRIK GAI deitu genion, eta ZER DAKIZU SUARI BURUZ izan zen jorratu genuen aurreneko gaia.

Suari izan beharreko errespetua adin txikietatik lortzea zen helburu nagusia. Horretarako, esan bezala, adin honetako haurrak ulertzeko moduko terminologia erabiltzen ahalegindu ginen, testuei dagozkien marrazkiak tartekatuz, besteak beste, zer den eta nola sortzen den sua, zor ditzakeen hondamenak, berau prebenitzeko aholkuak, aurre egiteko jokabide egokiak, egun erabiltzen diren bitartekoak, etab., azalduz.

Uste dugu nahiko joko eman dezakeela eskuartean duzuen liburu honek, ikastetxeetan lantzeaz gain, norbere etxean eta gurasoekin ere jorratu baitaiteke. Asko dira eta non nahi daude eta, sua abian jartzeko aldagaiak.

Ale guztiak agortu ziren, eta oraingoan, OSALANek egokitu duen GAZTEPREBEN deituriko atalean dago eskuragarri. Aplikazio informatiko bat ere garatu da eta era erakargarri batean jorratzeko aukera ematen duelakoan gaude. Honakoak egin behar dira:

 

- JOLASTU

- FITXEN BILDUMA

 

 

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS