castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Gure Proiektuak :: Lean Manufacturing

Lean Manufacturing

Lean Manufacturing deituriko berrikuntza proiektu hau, ikasleen formazioan oinarritzen da eta ikaslea enpresetan gaur egun ditugun beharrizanetara egokitzeko helburuarekin sorturiko proiektua da. Mundu industrialetik oso hurbil dauden konpetentziak garatuko lituzke, beraz, aldi berean ikaslearen laneratzea hobetuko luke.

Helburu hau lortzeko, Lean Eskola sortu dugu, ikasleak enpresarekiko hurbiltasun hau lortzen lagunduko digun tailerra eta aktibitate industrialari loturik dauden gai ezberdinak praktikatzeko tailerra: xahuketak (desperdicios), produktibitatea, efizientzia, seguritatea, kalitatea, denbora neurketak, etab. Honetaz gain, ikasleak beste gaitasun batzuk lantzeko aukera ere izango du Lean eskolan, gaitasun aptitudinalak hain zuzen ere, talde lana, lidergoa, iniziatiba, autonomía, etab.

Zein izango da lan dinamika? Produktu bat eta hasierako layout batetik abiatuz, bezeroaren eskaerara egokitu beharko da ikasle taldea. Hasieran izango duten betetze-maila indikadore bitartez aztertu eta honen hobekuntzarako bidea hartu beharko dute. Zazpi xahuketak (los siete desperdicios) detektatu eta kendu, produktuaren kalitatea hobetu, lanpostuaren hobekuntza, prozesuen estandarizazioa lortu eta fluxuen hobekuntza garatzea izango dira beste batzuen artean lortzekoak. Guzti hau aurrera eramateko simulazioak egingo dituzte eta ikasleak bezeroaren eskarietara nola doan egokitzen ikusiko du egiten dituen hobekuntzak direla medio.

Fabrikazio mekanikoko Produkzioaren Programazioa goi mailako heziketa zikloa ikasten dauden ikasleak  kurtsoan zehar ikasitako oinarri teorikoak praktikan jartzeko aukera dute Lean Eskolan eta baita Lanbidetik Lea Artibai eskeintzen duen Lean Maufacturing izeneko ikastaroan ere.

Proiektu hau honako erakundeek finantzatu dute: Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetza, FEDER, Mondragon eta inguruko enpresak.

  






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS