castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Berrikuntza proiektuak :: Gure Proiektuak :: 3. urtea

3. urtea

Mekanika alorrean garatzen den proiektua da. Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloko ikasketak egin dituzten ikasleek eskolan beste urte betez aritzeko aukera daukate. Ikasleak lan errealak eginez ikasten du eta ikastetxean eskaintzen ditugun ikastarotan dohainik formatzeko aukera ere badute. Gainera Novia Salcedo izeneko beka baten bidez 610€ eskuratzen dituzte hilero gizarte segurantzan kotizatuz.  

3. Urtea deitzen diogun honetan ikastetxeko produkzio tailerrean enpresentzako lan errealak burutzen dituzte. Ikasle hauek irakasle biren tutoretzapean garatzen dute lan hau. Enpresa batek aurrekontua eskatzen duenetik egin beharreko ekintza guztiak kudeatzen dituzte, besteak beste: fabrikazio prozesuen azterketa, produkzioaren plangintza eta produzitzea, kalitate-kontrola eta eskariaren jarraipena.

Ondorioz, proiektuan parte hartzen dutenek lanerako kualifikatuagoak daude eta beraz orain artean atera direnak lan eskaintzak izan dituzte bekaren amaieran.

Proiektu honen barruan, produktu berriak sortzen laguntzen dugu. Mekanika alorreko ideiaren bat izanez gero produktuaren diseinu eta prototipoa analizatzeko eta garatzeko prest gaude.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS