castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila :: Lekukoak :: Etxebarri

Etxebarri

“Sirena entzuten genuenean guztiok genekien ezkutatzeko ordua iritsi zela, sirenak hegazkinak zetozela adierazten baitzuen. Hegazkin askoi biltzen ziren ni bizi nintzen tokian bueltaka, bertan “polborina” baitzegoen, eta oraindik ere badago. Bueltaka ibiltzen ziren “polborin” hura bonbaz jo nahian baina zorionez ez zuten lortzen. Beldur handia pasatzen genuen, izugarria, kasualitatez jo balute izugarria gerta zitekeelako. Eskerrak, ez zuen azertatzen eta bonbak soro, landa edota etxeetara erortzen ziren harrapatzen guztia suntsituz.

Gu hegazkinak zebiltzan bitartean basoan edo inguruko kobazulo batean ezkutatuta egoten ginen.

Arin-arinka joan behar izaten genuen ezkutatzera, eta nahiz eta nik, orduan, oraindik hanka bizkorrak izan, baziren gure tartean hainbat zahar ere; esaterako, nire amona Petra. Haiek, zaharrak, ahal zuten bezala joaten ziren korrika eta baten baino gehiagotan lurrean tatarrez amaitzen zuten.

Ezkutalekuetan geunden denboran gose handia pasatzen genuen, bertan ez baikeneukan ez janaririk ezta urik ere”.

“Bonbak be botate zitxuzen. Beti sireni joten ben abisaten, ordun juten giñan danok bodegan azpixan euazen zuluta eskutatea, eta sakuk ipintxen ben ixe ez sartzeko. Behin bazkaltzea jun giñanin, orduntxe sireni jo ben eta jateku laga eta eskapa ein gendun.

Botaben behin bonbi eta euan gixon mutu bertan, eta hain ixan zan fuerti eta handixe bunbari, bosa be etorri engakola. Gaur egun hori gixona bixi da”.

“Gogoratzen dut kanpai hotsa entzuten zenean, zelako urduri jartzen ginen guztiok; honek hegazkinak zetozela esan nahi baitzuen. Hauetako egun batean, herriko plazatik ezkutaleku bata urkitzera nindoala, lurrera jauzi eta belarria ebaki nuen, min handia neukan eta ahal bezala banku baten azpian ezkutatu eta handiki kusi nituen hurbil-hurbiletik pasatzen ziren hegazkinak. Hauek, Gernika bidean zihoazen. Bonba bat portuan bota zuten eta portuko balkoi batean, arrantzale bat bere arrantzarako materiala prestatzen ari zela bonbak zeraman metrailak buruan jo eta bertan hile gin zen. Beste bonba bat, gaur egun Emperatriz Zita hotela dagoen lekuan bota zuten eta eraikuntza guztiak su hartu zuen”.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS