castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila :: Lekukoak :: Munitibar

Munitibar

“Gerra eskualdera iritsi zen egunetan, Aulestin ez zen aldaketa handirik nabaritu; gazte eta heldu batzuek frenteetara joan ziren baina herriko bizimodua ez zen aldatu. Herriko kaltetuenak Malats auzoko biztanleak izan ziren, gerrako hegazkinek meategian zegoen polborina leherrarazi nahi zutelako baina zorionez ez zen horrelakorik gertatu, hala ere, auzoko jendeak bertako kobazuloetan ezkutatu behar izaten zuen hegazkinak inguruan zebiltzan bitartean.

Herritarrek gerrarientzako artilezko galtzerdi luzeak eginaz ateratzen zuen bizimodua. Gerra inguruetan ibili zen bitartean soldaduak gauero pasatzen ziren etxez etxe galtzerdi eske eta herritarrek plazan baino garestiago saltzen zituzten.

Gernika bonbardatu zuten egunean hantxe harrapatu zituen aulestiar asko azokara joanda , hala ere emakume guztiak bidez bide itzuli ziren etxera.

Gerratik ihesi Aulestin babestutako jendea herriaren erdialdean dagoen dorrean egon zen dorre hark bonbetatik babesteko adina indar bazuela uste baitzuten”.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS