castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila :: Lekukoak :: Amoroto

Amoroto

Nire birraitona Amoroton bizi izan zen bizitza osoan baina gerra garaian ia urtebete Amorotoko inguruko mendietan bizi behar izan zuen. Igande goiz batean hasi zen historia, garai hartan, nire birraitona igeltseroa zen eta domekaz guardia zibilak agertu ziren Amoroton nire aitonaz galdezka. Auzoko bat berehala joan zitzaion abisatzera eta horri esker garaiz alde egin zuen etxetik. Antza denez auzoko batek kontatu zien guardia zibilei nire birraitonak zerbait egin zuela, benetan egin gabekoa, eta horregatik zebiltzan bere bila. Guardia zibilek etxe guztia begiratu zuten eta herri guztia ere bai baina aurkitu ez zutenez joan egin ziren.

Nire birraitona mendian ezkutatu zen eta astean pare bat aldiz jaisten zen herrira familia ikustera, izan ere, janaria bere arrebak eramaten zion goizero-goizero, baina ezin zen herrira jaitsi fusilatu egingo zuten eta. Astearte batean jaitsi zen azken aldiz menditik familiarekin bazkaltzera bere arrebaren urtebetetzea zelako, emazteak esan zion ez jaisteko baina ez zuen jaramonik egin eta bazkaldu ondoren, berriro mendirako bidea hartzera zihoala, Guardia zibilek harrapatu eta Santanderrera eraman zuten preso.

Berak fusilatu egingo zutela uste zuen baina handik hiru egunera aske utzi zuten. Ez zekien nora jo, ez zeukan etxera itzultzeko modurik baina orduan bere buruari esan zion: “ez daukazu hankarik ala?” Eta oinez abiatu zen eta egun asko igarota etxera iritsi zen”.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS