castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila :: Lekukoak :: Bolibar

Bolibar

“Nik orduan6-7 urte nituan eta ez nago seguru baina tropak Markina ingurutik sartu ziren eta Gernikerantz joan.

Etxepeko pikupean ur-pozo handi bat egoan. Pozoa oholekin tapatu eta pikupean bizi zen bertoko soldadu talde bat, euskaldunak ziren. Jan eta koziñan pikupe inguruan egiten ebezan et lo sabaian edo kortan, edozelan bere etxe inguruan. Beti keisparik-keispa ibiltzen ziran, abioiak ibiltzen ziran eta ez ikusteko.

Kalamuan frente bat egoan eta Santa Eufemi aldera botatzen ebezan bonbak. Gure etxe ingurutik ondo ikusten ziran bonba hareek.

Bonbak entzuten genduazenean, etxetik alde egiten genduan arbola kerispetara, batez ere, pikupetara. Bonbak entzuten genduazenean egokiena hori zala esaten eben edo bestela, etxe barruan lurrean etzunda egotea komeni zala.

Hirugarren egunean edo, Bolibarko Beko-zubian tankeak abertu zirenean, beharrezko gauzak hartu eta alde egin eben soldaduak Gernika alderantz. Tankeak be Gernikerantz joan ziran. Herria erre zutenean, etxe ondoko intxaurpetik begira egon giñan eskaratzeko aulkiak eroanda: abioiak hirunan-hirunan pasatu ziran, tarteka bonba batzuk botaz. Batzuk Zeinka-ziarrein bota ebezan

Egun hareetan, gure aittitte itsua, arbola azpiren batera eroan eta beragaz aita edo osaba geldtizen zan. Gu umeok ostera, ama eta izekogaz, ixilik euki ezinik , nabo-hazitakoaren azpian etzunda egoten giñan, egoera baretu arte.

Nire aitte, Bolibarko alkate egon zan sei hilabetean edo, eta itxi egin eban beste bat ordez ipinita. Nahiz eta herrian ondo ikusitako gizona izan, gero urtebete kartzelan egin eban. Bilbon egon zan, lehenengo Larrinagan eta bero Karmelon. Bere delitu bakarra nazionalista izatea zan, herriko abadeak eta aguazilak izenpetua. Bitartean, ama zazpi seme-alabekin etxean gelditu zan.

Urtea kartzelan egon ostean, etxera etorritakoan, kolore zuri-zuria eta abots makal-makalaz berba eiten ebala gogoratzen naz, baina sekulo jipioirik jaso ebanik ez eban esan. Aittak kartzelan lo egiteko, etxetik eroandako koltxoia eta tapak euki zituan. Iruzubietara autobusean bueltatu zanean, koltxoia eta mantak asto ganean ekarri zituan, astoa aurretik eta ama eta aita atzetik zirala. Egun hareetan, gizon ezezagun bat etxean egon balitz lez ikusten genduan aitte, denok eskaratz kantoietan jarri eta ixil-ixilik. Ganerak berak errezetan eban errosarioa”.

“Frankon soldaduek kamioia kendu zioten nire aitxitxeren aitari eta orduan 13 urterekin Gasteiztik Iruzubietara oinez etortzen zen zaldiekin, ostegun eguerdian irten eta ostiral eguerdirako heldu”






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS