castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila :: Lekukoak :: Lekeitio

Lekeitio

“Lekeitioko frentean egon ginen. Milloitik Ateunera arte zegoen frentea eta Lekeitioko eskolapena egiten zuten lo. Gero goizean goiz Milloira joaten ginen kamioietan eta Eizmendira joatea ere tokatu zitzaidan”.

“Akordaten jat Kalbarijuan banderia eoten zan da horrek ee, jaoten, abionak datozenian, banderia bajatzen ebenian, banderia bajatzen da kanpaiak hasten zirian ..gon gon gon gon". Danok errefujijora arin aringa.

Da errefujijora handikuan; Lekitton euana zan e, zubi onduan daona. Kobazulua. Beste batzuk be baeuazan. Porke kalitan be egurrak ipini batetik bestera, ganin sakuk eta... eguazan a eitten. Elixi ta elixapia ta hori bestia a. ..Kontzijopi ta. ..sakukin da zarratuta euazan han eoteko. Da hamentxe eon giñian 9 hillebetian. Da hamendik desaloja giñin”.

“16 urteko neskatila nintzen ni gerra zibilaren sasoian. Oso momentu gogorrak pasa genituen eta irudi batzuek oraindik gogoan ditut. Nire neba-arreba Bentura eta Pedro, Amorotora eraman zituzten, bertan seguruago egongo zirelakoan.

Jende askok alde egiten zuen herritik itsasontziz Santoñara, Frantziara eta gero handik Belgikara eta batzuek Errusiara ere bai.

Nire amak Gurutze Gorrian egiten zuen lan, baita beste andre batzuek ere. Han soldaduei janaria prestatu eta zauriak sendatzen zizkieten.

Egun batean, ni aitarekin kobazulo batean ezkutatuta nengoela, gudari bat larri zegoela zabaldu zen herrian. Segituan nire amarengana joan ziren bere seme Joakin zela eta Amorebietara eraman zutela esanaz. Nire ama, gauzak zeuden bezala utzi eta, Amorebietarantz abiatu zen kamioi batean. Ez zioten pasatzen utzi eta azkenean Gernikako plazan eman behar izan zuen gau osoa. Hurrengo egunean hil zen nire anaia. Hasiera batean ez ziguten utzi entierrurik egiten baina azkenean permisoa eman ziguten eta entierrua gaueko hamarretan egin behar izan genion. Entierruan Jagi-Jagi euskotarrak abestu zioten Joakini”.

“Aurreko etxian balkoian eon zan goiko Esperen da aitta, Martin difuntua, da balkoin daon lekun hil zan, hil , eben bonbak.

San Iñazio euna ixan zan, Lekitton portuan bota ebezenian bonbak. Da hiI zan beste bat Martin. “Con pelo” a be mollan hil zan. Sumasetako kafian ortua euan orduan da hantxe bota ebezen da han hil zirian Kontxi Australian daonen tia bat da beste neska gazte bat portura eskutaten doizela hiI zirian. Da etorreran sirenia joten ebenian juten giñian talako azpiko kueba batera da kofradija zarrian eukezen iminitta hondar zakukin ezkutateko hantxe. Hantxe hil zan geure alboko mutiltxua, zakuk jauzi estutasunian da ittota geratu zan aspixan,”.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS