castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila :: Lekukoak :: Ondarru

Ondarru

“Zubi barrixan aurrin bixi giñan gu, ama atxe, aume ta anaxa-arreba guztik. Egun baten ixiko etorri azkun esaten gerri etorrela eta hortik eskapa enbi gendule ze herrixan erdixan geuazela bizitxen eta bera bakarrik bixi zanez, baraana juteko bizitxea.

Esaskun herritxar batzuk Antiure jungo zile eta beste batzuk Santa Kutzea eta eskapateko hortik, ze tiroteu hortixek izango zala. Eta beste etxea pasa giñanin, ordun, gure atxak koltxoik ipiniban bentanetan ixe ez sartzeko etxe barruta.

Jentik, gaztik, danak alde ein ben, Frantzire ta kanpoa. Batzuek buelta ein ben bañe beste batzuk atrapa eizitxuzen eta soldaduta jun bir ixan zin. Ume asko be Belgika erun ben bañe gu hamentxe geatu giñan ze atxe etxin geukagun. Atxe ez zan jun gerra, ixe jun zan bañe ez.Ordun gu salbo geatu giñan ze atxe etxin euan”

“Gure familia Elantxobera joan zen ihesi Ondarroara Francoren tropak sartu zirenean”.

“Guk irratiz entzun genuen gerra hasi zela, baina ez genekien noiz eta nola agertuko ziren soldaduak gure herrira eta zer egingo ziguten guri eta gure familiei.

Hala, egun batean entzun genuen, egun batzuek lehenago gerra Donostiara heldu zela eta kostaldetik honantz zetozela. Orduan, guk Lekeitioko koba batera joatea pentsatu genuen bertan hobeto gordeta egoteko bonbaren bat edo jaurtita ere, bunkerra bezalakoa zen eta. Eta hara joan ginen baina ez ginen denbora askoan egon, egun batzuek bakarrik, gero, nire amak ezagutzen zuen andra batek bere etxean hartu gintuen eta hilabete batzuek bertan pasatu genituen gerra apur bat baretu zan arte. Hiru edo lau hilabete egon ginen etxe hartan”.

“Cuatro de octubren” sartu zin Ondarrun eta “La Toma de Ondarroa” deitxutzen. Eta ixikon etxin geuazela bunbari entzun gendun eta balkoire urten gendunin konturatu giñan Zubi Barrixe derrunbabela. Herri guzti harriz beteta geatu zan. Aurretik zuluk eizitxuzen gero botateko. Nazionala ixan zin. Karlistak eta euskaldunak eta

ondarrutarrak iñoa ez pasateko bota ben, hamentxe atrapata geatzeko. Nazionalak zin herriko jauik: iñok ezin ban ixe esan ze bestelan txarto amatxukoben”.

“Nire birraitonari Ondarroan frankistak sartu zirenean itxasoko sareak lapurtu zizkioten eta arrantzako bodega kendu zioten”.

“Ondarroara 1936ko urriaren 4an sartu ziren Francoren tropak, Bizkaian hartu zuten lehenengo herria izan zen, aurretik Gipuzkoakoetara iritsi ziren eta ondoren hasi ziren Bizkaikoak menperatzen. Bizkaiko herri guztiak hartu zituzten 1937ko uztailerako.

Frentea Ondarroatik 3 kilometrora zegoen Asterrikan, Berriatuatik gertu eta bi hilabete inguru egon zen hor frentea”.

“Asterrikako gure baserrian geunden, Urkixan. Nik sei bat urte izango nituen. Soldaduak goizean heldu ziren eta etxe guztia indarrez hartu ziguten. Gure amak aitari ea zer egin behar genuen galdetu zion eta euskaraz erantzun ziolako soldadu batek fusila zuzendu zion. Egun horretan beste baserri batera joan behar izan genuen, Eguren baserrira”.






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS