castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Batxilergoa :: Proiektuak :: Gerra Zibila :: Lekukoak :: Mutriku

Mutriku

Mutrikuko bat

“Setienbrian 21ean ailau zian republikanuak atzeazka. Haiei esaten ginun CNTkuak. Langa aldetik ihesi etorri zian, beste tropak Mendaro aldea egin zutela eta. Langa aldetik zetozen euren oilo ta lapiko ta itxuraz intendenzia nahi zeuen jatekua itteko eta. Eta komentua etxe haundixa ikusi zeuenian baten bati galdetu zixuen ea zeinena zan eta mojena zala esan zixuenian ba, hantxe sartu nahi zeuela beren intendentzia jartzeko. Orduan mojak kanpaiak joten hasi zian eta jendia izututa eta eon zan. Batzuek “Necesitamos sitio para hacer comida” eta bestiak “dejarles solas” eta horrela. Hortxen egon zan erreboluzio txiki bat. Neure eguna zan eta inor ere ez zan akordatu. Ordurako ihesika bazetorren jendea. Batzutan azkoittiarrak izaten ziren bazkaitan eta Donostiako osaba-eta ere etxean ziran egun horretan.”

Honelaxe gogoratzen dute Mutrikun gerraren hasiera.

“Milizianuak Entzusen behera etorri ziren tankiakin eta kotxe blindatuekin eta. Haundixak zian. Guretzako elefantia baino handixauak. Gabaz etorri zian: DRA, DRA, DRA, DRA,… Dana ilun zauan euren kotxien fokuak bakarrik ikusten zian. Eta jendia zegoen Plaza Txiki aldian. Dana ihes egin nahi. Nik ez dakit nora joango ziren. Gabaz etorri ziren eta gu etxera joan ginen eta gero ez dakit zer gertatu zen.”

Herrian militarrak ibiltzen ziren ordu batetik aurrera kalean zebilen jendeari kontuak eskatzen.

“Gure izeko Martinanian egon ziren Donostiako jueza eta bere familiakuak. Maleta askokin eta etorri ziren eta kaja handi bat komestibleekin. Haiek ondo prestatuta zetozen jateko gauza eta guzti. Retiradan ihes egin behar haiek ere eta etorri zen kotxea eurak eramateko. “Nik ihes egin behar det, hemen harrapatzen banaute hil egingo naute eta”- esaten zuen . Eta prestatu ziren joateko gizon bat eta bi edo hiru emakume. Iluntzea zen eta ez zegoen argirik. Beldurra ematen zuen, tankiak eta kamioiak eta gizonak alde batetik bestera ihesi eta beldurgarria zen hura. Etorri zen kotxea eta esan zien txoferrak, pertsonak eta maletak eta komestible kaja eta danak ezin zirela sartu. Eta han geunden Birjinianeko aurrean, plaza txikian, geure kaja horrekin. Emakumeak esaten zion “pero la caja de comestibles” eta txoferrak erantzun “ una de dos, elija, usted o la caja de comestibles”. Maleta batzuk eta jatekuen kaja utzi eta han joan ziren. Bueltan bagatoz geure “caja de comestibles” eskutan degula, geuk esan eta geuk barre egin; gazteak ginen orduan eta. Halako batean han datoz bi miliziano hortzetaino armatuta fusila eta balaz betetako korreak bularrean gurutzatuta eta “¿Que llevan en esa caja?!” eta guk barre. Grazia egiten zigun “Caja de comestiblesek”, berriz ere esan zigun eta “¿Que llevan en esa caja?!” eta guk barre. Grazia egiten zigun “Caja de comestiblesek”, berriz ere esan zigun “¡Que llevan en esa caja!” eta bildurtzen hasi ginan armak kargatu egin zituzten eta ezin hitzik ere esan, eta azkenian, nik uste Josunek esango zuela, “comestibles”. Pixkat ireki eta begiratu zuten eta: “Iros a casa. Pronto”. Ez det uste ezer egingo zigutenik baina beldurra haundixa pasa genuen.”

Mutrikuko beste bat

Garai hartan oraindik umeak zirenentzat ikuskizun harrigarria zen emakume soldaduak ikustea. Errepublikarrak ziren, gizonekin batera demokrazia defendatzeko armak hartu zituzten emakumeak.

“Irailaren 27an eguerdi aldera pasa ziren gure kaletik San Mikolla aldera milizianuak. Asko, tropan formatuta. Gizonak eta emakumeak. Guretzako berrixa zan emakumiak armauta ikustea. Fusilak eta pistolak eta balaz betetako korreak bular aldean trabes jarrita eta galtzakin gizonak bezela. Egun horretan barkuak kainonazoka jardun zuten Alkolea aldetik Debako zubira. Debako zubia bota nahi zuten tropa nazionalei bidea mozteko”

Tropa errepublikarrak eguerdi aldera alde egin zuten Mutrikutik eta ilunabarrean heldu ziren tropa nazionalak.

“Han datoz, han datoz! Bidea ez da zabal-zabala baina nahiko betian etorri zian soldaduak.” 1936ko irailaren 27an, ilunabarrera, Irixarretik iritsi ziren oinez zetozen soldaduak, armekin leihoetara apuntatuz. Tartean tiro ere egin zuten “gure etxeko miradoretik bala sartu zan eta gero, koltxoiak eta… jartzen gendun balak ez sartzeko. Amona oso zaharra zan, aurreko gerra karlista ezagututakoa, eta “ hau gurian aldian goorra da” esaten zuen tiruak entzuten zitxuanian”. Entzusetik behera jaitsi ziren kamioiak eta tankeak, eta goiko plazan batu ziren guztiak. “Zortzirak aldia izango zan eta gure amak esan zigun orain danak etxera eta komentuko etxera joan ginan danok. Nere ikusmina beldurra baino haundixaua zan eta besteak etxera juan zianian, Goiko Plaza jun nintzan. Hango festa, argirik ez zauan ba, alde egin aurretik moztu egin zuten gorrixak eta. Hango “Viva” eta hango jolgorixua. Gero, Te Deuma kantatu behar zala: herritarrak eta apaizak kantauko zeuen, behartu egingo zituzten eta. Que remedio! Ni etxera abiatu nitzan eta tropak zatozen Barren kaletik.

Orain “Aparra” denda dagoen horretan, pasadan, ofizial bat gelditu eta esan zian “Viva España”, ni ixilik; berriz ere “Viva España”, ni ixilik eta hirugarrenian “Viva España” eta nik suabe-suabe “Viva”, esan ein bihar. Orduan beste edozer esan balie ere, berdin. Neu ez nintzan hasarre, etxeko portalian sartu nitzanian.”. “Soldadu asko etorri zan eta ondo preparatuta. Formauta sartu zian: TRA, TRA, TRA, TRA, TRA, TRA,… Euren banderak aurrean zituztela: reketeenak eta falangekoak eta… bandera asko ekarri zittuen. Batzuk Beko Plazan jarri zuten kanpamentua eta bestiak Goiko Plaza jun zian. Goiko Plaza bete-bete einda zeon; euren aldekuak eskumineko guztiak erten zuten etxetik, txinurririk ere ez zan gelditu etxian. Eskerrak argirik ez zeon eta inor akordau gabe etxea jun nitzan”.

“Ondorengo egunetan, astebetean, egunero egoten zan musika plazan. Musika eta dantza. Gu orduan ere, oraintxe bezelaxe, errosaixoa juten ginan egunero eta ertendakuan ikusmiran geundela, bat etorri zitzaten, soldau bat : 18 kurutze ta medaila ta estanpa bazakazen paparrian alde danetan txintxilizka, errosaixuak burutik sartuta. Eta esan zian: “ morena bailamos”. Nik:yo no bailo. “Si hubiera sido rojo ya hubieras bailado?”. Eta nik: aquí ya han estado los rojos y no hemos tenido música por respeto a los muertos.(Urte horretan, ez zen festarik egin Madalenetan eta Kalbaixotan) “Eres roja?” eta ospa nik, sartu nitzan jende artian eta, harrapazak oain ama! Herriko jendia, eskuminekuak, aiton-amonetatik hasi eta titikumeak arteko danak juten zian plaza harro-harro eginda. Irabazi egin zuten. Hua zan triunfalismoa zeukatena.”

 






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS