castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Hezkuntza :: Lanbide Heziketa :: Hezkuntza eskaintza :: Goi Maila :: Administrazioa eta Finantzak

Administrazioa eta Finantzak

Alde batetik, enpresa bat sortzeko pausuak praktikan jartzen dira eta bestalde, orokorrean tamaina guztietarako enpresen eguneroko premiak identifikatu eta irtenbideak bilatzen ikasten da. Guzti hau era errealago baten lantzeko enpresa simulatu bateko langile bihurtuko da, departamendu ezberdinak ezagutzeko aukera lortuz.

    

Lanbide moduluak

Lantokiko prestakuntza (LP)

Praktikak ondorengo enpresetan egiten dituzte:

  • Urkitor, S.A.
  • Itsaskorda, S.L
  • BurdiƱola S.Coop.
  • Industrias Alzuaran, S.L.
  • Wat Direcciones, S.A.
  • Nemak, S.L.
  • Etxesoft technologies consulting, S.L.
  • Barrenetxe S.Coop.
  • Durangaldeko Ibaizabal ikastola koop. elk.
  • Atzerrian.

Laneratzea

Profesional honek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egingo du lan -edozein jarduera-sektoretan, baina batez ere zerbitzu-sektorekoetan-, baita administrazio publikoetan ere. Enpresa eta erakunde horietan, administrazio-zereginak egiten ditu lanaren, merkataritzaren, kontabilitatearen eta zergen arloko kudeaketan eta aholkularitzan. Zerbitzua eta arreta eskaintzen die bezeroei eta hiritarrei, administrazio-izapideak egiten ditu administrazio publikoekin, eta enpresaren artxiboa eta komunikazioak kudeatzen ditu.

Norberaren konturako langileak izan daitezke, norberaren enpresaren kudeaketa eginez edo jarduera ekonomiko baten jardun librearen bitartez, hala nola finantza-aholkularitza batean, lan-aholkularitza batean edo proiektu-estudio batean.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:






Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS