castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Ikasturte hasiera

2019/09/11

Ikasturteari hasiera emateko talde lana bultzatu da. Sormena eta fantasia, ilusioa eta talde lana sustatzeko helburua izan du lehen eguneko ekitaldiak: Lea Artibai Ikastetxeko bandera irabaztea.

Ikasleek, ariketa honetan Traineru bat eta arraunlariak ekoiztu behar izan dituzte: prototipoa egin eta probatu. Diseinuaren originaltasuna eta erakargarritasuna baloratuak izan dira. Talde bakoitzak bere eslogana, era kooperatiboan, sortu du. Behin prototipoa ekoiztuta, eta aurkeztuta, benetako portaera-proba egin dute prototipo guztiek Lea Artibai Ikastetxeko portxean, ikasle guztien aurrean.

Aurten bi sari egon dira: Diseinu Onena eta Diseinu Eraginkorrena.

Ikasle eta irakasleek aurkezpenak eta diseinuak bozkatu dituzte, adierazitako beste irizpideak neurtu ondoren irabazleak zoriontzea izan da azken ekintza.


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS