castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

ARINTZEA LORTZEKO elkarlanean egindako proiektuaren aurkezpena

2019/07/04

Datorren asteazkenean, uztailak 10, Arintzea lortzeko diseinua eta fabrikazioa II ikastetxe proiektuko transferentzia jardunaldia egingo da. Bertan Lea Artibai Ikastetxea, UGLE y MGEP zentroak parte hartu dugu. Konpositeak pisua murrizteko potentzial handia duten materialak dira, adibidez ibilgailuen egiturak arintzeko, batez ere dentsitate baxua dutelako eta erresistentzia/pisu erlazio bikaina dutelako. Material konpositeetan  ezagutza sakontzeko eta prozesatze teknikak lantzeko proiektu hau gauzatu da non hiru prozesu desberdin landu dira: eskuzko laminazioa (UGLE), RTM/C-RTM (MGEP) eta SMC (Lea Artibai Ikastetxea). 17-18 eta 18-19 ikasturteetan zehar garatu den proiektu bat da eta jardunaldi honetan egindako lanaren transferentzia eta lortutako emaitzak aurkeztuko dira, gainera tailerreko praktika bat egingo da non SMC fabrikazio prozesua ikusi ahal izango da. Jardunaldia batez ere Lanbide Heziketako irakasleagoari eta sektoreko enpresei irekita dago eta baita ere interesa izan lezakeen edonori.

Izena emateko: egin klik


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS