castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

GAZTABERRI Prestakuntzako Ibilbidea

2019/07/02

Gaztaberri duela gutxi martxan jarritako proiektu bat da, EAEko gazten aukera dibertsifikatu eta Idiazabal Jatorri Deiturako gazta osatzeko eta babesteko, euskal gazten eskaintzaren lider moduan. Gazta berriak ardi, behi eta ahuntz esnearekin egingo dira.

Gaztaberri proiektua dela eta, HAZIk prestakuntzako ibilbide bat antolatu du, gazta berriak egiten dituzten edo egiten hasteko interesa duten pertsonei zuzenduta. Prestakuntza Leartiker Esneki Eskolarekin lankidetzan egingo da, eta ikastaro hauek izango ditu:

1. “Fraisoro” behi gazta eta “Saroi” behi eta ardi nahasketaz egindako gazta egitea.

2. “Otzara” gazta (Otzarakoa) eta “Txuria” behi, ardi edo ahuntz gazta egitea.

3. “Auntzai” gazta egitea, laktikoa eta ahuntz entzimatikoa.

4. “Latxa Urdina-Azul de Latxa” gazta egitea.

Ikastaro bakoitzaren matrikularen kostua 36 euro da, eta, dagoeneko, hirugarren ikastarorako izena eman daiteke: “Auntzai” gazta egitea, laktikoa eta ahuntz entzimatikoa. Leartikerreko instalazioetan egingo da, Markina-Xemeinen, datorren uztailaren 3an eta 4an.


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS