castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Intsektuez ekoizturiko snack-ak

2019/06/20

2050. urte ingururako, populazioaren etengabeko areagotzea aurreikusten da, bederatzi mila milioi pertsonetara iritsi arte. Horrek, elikagaien eta pentsuen ekoizpena handitzera behartzen du. Ondorioz, erabilgarri dauden nekazaritza-ekosistemak kaltetu daitezke, eta ingurumenari egun pairatzen duen presioa baino handiagoa sortu.

Balioztatutako datu horien arabera, elikagaigintzako enpresak hainbat erronken aurrean daude: animali-jatorriko proteina beste aukera batzuen bidez lortzeko irtenbideak bilatzeaz gain, irtenbide horiek elikagai-katearen jasangarritasuna ziurtatzea 2020ko europar estrategiarekin bat datozen prozesu eraginkor eta jasangarriago batzuen bitartez. Horri dagokionez, intsektuak aukera jasangarriak izan daitezke gizakien eta animalien elikadurarako. Ingurumenarentzako onuragarria izateaz gain, nutrizio-profil oso interesgarria dute, % 60 bat proteina baitituzte.

Tazebaez berrikuntzaren inguruan aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da. Etengabeko bilakaera du, eta egungo gizarteak aurrean dituen erronkez jabetzen da. Horrela, gizarte, ingurumen eta ekonomia jasangarritasuna kooperatibaren funtsezko oinarrietako bat da.

Kontuan hartuta 2018 urtarrilaren 1ean elikagai berriak baimentzen dituen arauketa berri bat ezarri zela, eta intsektuak nabarmentzen direla, Tazebaez-ek intsektuekin egindako produktu-gama bat garatu eta merkaturatzeko apustua egin du.

Horretarako, LEARTIKER Zentro Teknologikoko Elikagaien Teknologia Sailaren laguntza izan du. Beraiekin garapena burutu du BFAren Txekeo teknologikoak programapean.

Proiektuaren baitan Leartikerrek hainbat ekintza burutu ditu: legedi araugilearen ikerketa bat; intsektu espezie desberdinen nutrizio-onurak aztertu dira; produktuen formulazioan lan egin da, nutrizio-oreka eta onura lortzeko xedearekin; eta prototipoen garapenean lan egin da instalazio pilotuan.

Emaitza modura snack-gama gazia lortu da, kilker irinaz eta hainbat espezia eta usain belarrez ekoizturikoak, esaterako, oreganoa, gatza, algak, probentzar belarrak, eta abar. Gainera, ikuspuntu nutrizionalari dagokionez, profil interesgarria aurkezten dute, proteina iturria baitira eta gluten gabeko osagaiekin ekoiztuta daudenez, zeliakoentzako ere egokiak dira.

Hurrengo hilabeteetan produktu-gama handitzeko lanetan jarraituko da. Baita merkaturatzea ahalbidetuko duen ekoizpen-maila burutu dezaketen beste eragile batzuekin lankidetza lanetan ere.


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS