castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Berriak

Berriak

Urtea



2019/10/07

SUESKOLAn ikastaroa egin dute gure ikasleek

Beroa Sortzeko Instalazioak erdi mailako eta Efizientzia energetikoa eta Eguzki Energia Termikoa goi mailako Lanbide Heziketako ikasleak SUESKOLA bisitatu dute

[+]


2019/10/07

GOZO Nazioarteko I.jardunaldian izan gara.

Bilboko Itsasmuseoan ospatu da, urriaren 2, 3 eta 4an GOZO I nazioarteko jardunaldiak eskola elikadura osasungarria eta iraunkorra.

[+]


2019/10/02

BEKA ez unibertsitarioak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2019-2020 ikasturterako deialdia kaleratu du.

[+]


2019/09/26

Atzerrian hizkuntzak ikasteko bekak

2020-ko udan, atzerrian egonaldiak egiteko deialdia zabaldu da, Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, ikastaroak egiteko eskaintza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

[+]


2019/09/12

Fatigue Durability India 2019 kongresuan hitzaldia eman du Mikel Isasik

Mikel Isasi Keynote Talk edota Hitzaldi Nagusi bat, eta Pre-conference Trainning bat ematen egon da abuztuan Indiako Belagavi hiriko Visvesvaraya Technological University-an, 3rd International Conference & Exhibition on Fatigue, Durability and Fracture Mechanics konferentzian ( http://2019.fatiguedurability.com).

[+]


2019/09/11

Ikasturte hasiera

Sormena eta talde lana bultzatuz hasi dute ikasturtea Lanbide Heziketako Goi eta Erdi mailako talde guztietako ikasleek. Ikasleak elkar ezagutzeko ariketa berezi bat egin dute, "LEA ARTIBAI IKASTETXEA BANDERA - traineru txapelketa".

[+]


2019/09/02

2019-2020 Ikasturte hasiera

Batxilergo eta Lanbide Heziketako aurkezpen eguna irailaren 6an, ostiralean, izango da: 12:00etan Batxilergo eta Erdi Mailako zikloetakoak eta 12:30etan Goi mailakoak.

[+]


2019/07/04

ARINTZEA LORTZEKO elkarlanean egindako proiektuaren aurkezpena

Mondragoi Goi Eskola Politeknikoa eta Urola Garaiko Lanbide Heziketako eskolarekin batera egindako -Arintzea lortzeko diseinua eta fabrikazioa II- ikastetxe proiektuko transferentzia Jardunaldia izango dugu Lea Artibai Ikastetxean, ekainaren 10ean

[+]


2019/07/02

GAZTABERRI Prestakuntzako Ibilbidea

Gaztaberri duela gutxi martxan jarritako proiektu bat da, EAEko gazten aukera dibertsifikatu eta Idiazabal Jatorri Deiturako gazta osatzeko eta babesteko, euskal gazten eskaintzaren lider moduan. Gazta berriak ardi, behi eta ahuntz esnearekin egingo dira. Gaztaberri proiektua dela eta, HAZIk prestakuntzako ibilbide bat antolatu du, gazta berriak egiten dituzten edo egiten hasteko interesa duten pertsonei zuzenduta. Prestakuntza Leartiker Esneki Eskolarekin lankidetzan egingo da.

[+]


2019/06/27

BARABELTZ, “BERTAKO” BARATXURI BELTZA.

Azken bi urteetan, Xabier Iñarrairaegi ekintzaileak baratxuri beltza ekoizteko eta merkaturatzeko BARABELTZ enpresa sortu du, beste bi bazkideekin batera. Negozio berri hori martxan jartzeko LEARTIKER-en laguntza teknikoa jasotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzako I+G+i programari esker, bi urte hauetan zehar, produktua ekoizteko prozesua sakon ezagutu du, hainbat proba pilotu eginda. Ondorioz, aurtengo udaberrian produktua merkaturatu du BARABELTZ markapean.

[+]


2019/06/26

Multiabenturako irteeran izan dira 1.Batxilergokoak

Batxilergoko lehenegoko mailako ikasleak ikasturteari amaiera emateko gorputz hezkuntza ikasgaiko Joseba Plaza irakaslearekin batera, Murillo de Gallegon, Pirinioetan izan dira ekintza ezberdinak egiten.

[+]


2019/06/21

TEP programaren laugarren edizioaren amaiera

Technology Entrepreneurship Program TEP mundu mailan polimeroen teknologiarekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratutako trebakuntza programa dual bakarraren laugarren edizioari amaiera eman diote. Leartiker S.Coop. eta Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) sustatzen duten, eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatzen duen, nazioarteko programa berritzaile honen laugarren edizioa 2018ko urrian abiatu zen eta 2019ko ekainean bukatu da.

[+]


2019/06/21

Lanbideko ALMACEN ikastaroko ikasleak enpresa ezberdinetan izan dira.

Lanbidek diruzlagundutako -Actividades Auxiliares de Almacén- ikastaroko ikasleak enpresa ezberdinak bisitatu dituzte, klaean ikasitakoa enpresetan zelan gauzatzen diren ikusteko, teorian ikusitako kontzeptuak praktikan ikusi ahal izateko.

[+]


2019/06/21

Digital Manufacturing 4.0 - jardunaldia

Gure ikastetxeko egungo Produkzio Mekaniko Tailerra birmoldatu eta Fabrikazio Mekaniko Aurreratua – Digital Manufacturing Enpresa 4.0 bat bihurtu dugu 2 ikasturtetan zehar. Honen emaitzak aurkezteko irakasle eta enpresei zuzendutako jaurdunaldi edo workshop irekia antolatu dugu.

[+]


2019/06/20

Intsektuez ekoizturiko snack-ak

Leartikerrek Tazebaez SCoop. enpresaren lankidetzarekin kilker irinarekin ekoizturiko snack-gama bat garatu du.

[+]


2019/06/17

AEROCAR proiektu bukaerako jardunaldia ekainaren 28an izango da Leartikerren

“Konposite eta material berrien erabilera aeronautika eta automozioaren sektoreetan. Kasu-azterketak” Leartikerrek AEROCAR europar proiektuaren azken bilera ospatuko du, datorren ekainaren 28an, Markina-Xemeinen. Proiektu horren helburua aeronautika eta automozio sektoreen arteko transferentzia teknologikoan oinarritutako sare bat sortzea izan da.

[+]


2019/06/14

DUAL-eko ikasleen diploma banaketa

DUAL ereduan (ikasten eta lanean) egon diren ikasleek bukatu dute eta diploma banaketa ospatu dugu. 16 ikasle egon dira aurten prestakuntza era honetan trebatzen.

[+]


2019/06/13

KULTURA ONDAREA saria irabazi dute gure ikasleek

Lehendakariak Getxoko Europa Ikastetxea, Lea Artibai Ikastetxea eta Ondarroako Institutua saritu ditu Kultura Ondarea Sariaren aurtengo banaketa-ekitaldian.

[+]


2019/06/06

HEINDENHAIN zentro ofiziala

Alemaniako HEIDENHAIN enpresako ordezkariak izan dira gure ikastetxean, zentro ofizial gisa ziurtatzeko. Euskal Herri osoan bakarrik ikastetxe bi gaude egiaztuta zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioko hizkuntza honetan.

[+]


2019/06/05

Lanbide Heziketako diploma banaketa

2018-19 ikasturteko Lanbide Heziketa bukatu duten ikasleen diploma ematearen jardunaldia ospatu da, ekainaren 4an, 86 lagun promozionatu dira aurtengo ikasturtean, horietatik 15 DUAL ereduan (lana eta ikasi) egin dute.

[+]


2019/06/04

Leartikerrek CIRCULAR SEAS europar proiektu berria abian jarri du

• Proiektuaren helburua itsasoko hondakin plastikoen berrerabilerara begirako estrategiak aurkitzea da. • CIRCULAR SEAS INTERREG ATLANTIC AREA1 programak finantzatuta dago, eta 3 urteko iraupena izango du. • Ekimen honek 8 bazkide eta proiektuan interesa duten beste 6 kide ditu, eta elkarlanean itsasoarekin lotutako produktu berritzaileak sortuko dituzte, 3D printing teknologia erabilita.

[+]


2019/05/28

Leartikerrek bere azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Addit 3D azokan

Leartikerrek, 2019ko ekainaren 4tik 6ra bitartean, partekatutako ADDIMAT stand-aren barruan, Fabrikazio Gehigarriaren alorrean egindako azken aurrerapenak erakutsiko ditu.

[+]


2019/05/27

ZuontzatLAI aldizkaria - 2019ko maiatza

Azken seihilabetean gure ikastetxean izan ditugun ekintza eta berriak irakurtzeko hona hemen gure aldizkaria.

[+]


2019/05/22

Leartikerreko Aizeti Burgoak Ondarroan ospatutako Pint of Science jaialdian parte hartu du

Maiatzaren 15etik 23ra, Ondarroan ospatutako Pint of Science jaialdian parte hartu zuen Leartikerreko Aizeti Burgoak. Aizeti EHUn Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan graduatua da. Material Berrietan Masterra ere burutu zuen eta gaur egun doktoregoa egiten ari da Leartiker teknologia zentroan. Maiatzaren 21ean, Material polimeriko konposatuen aplikazioak automobilgintzaren erronka berrietan deituriko hitzaldia eman zuen.

[+]


2019/05/16

Leartikerrek antolatutako “Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren zazpigarren edizioa ospatu da

Pasa den maiatzaren 10ean, “Polymers & Medical Applications” jardunaldiaren zazpigarren edizioa ospatu zuen Leartikerrek, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntzak eta aukerak aztertzeko helburua duen jardunaldi hau urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektorearentzako.

[+]


2019/05/14

Berdintasunaren bidean, abestiaren bideoa

Berdintasunaren inguruan ekintza ezberdinak ospatu genituen apirilean zehar, besteak beste batxilergoko ikasleek Nerea Ibarzabalekin batera abesti bat landu zuten.

[+]


2019/05/08

Leartikerrek INNOLACT esnekien sektore tradizionala bultzatzeko proiektu europearraren emaitzak aurkeztu ditu Idiazalgo Euskal gazten azokaren baitan

Maiatzaren 3an INNOLACT Interreg Poctefa proiektu Europearrean azken 3 urteotan lortu diren emaitzak aurkeztu dira Idiazabalen Euskal Gaztan Azokaren testuinguruan.

[+]


2019/05/03

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ERALDAKETA 4.0 jardunaldia

Maiatzaren 23an, Elikagaien industria adimentsu, dinamiko eta konektatu baten alde, Nekazaritzako Elikagaien eraldaketa 4.0 jardunaldia izango dugu.

[+]


2019/04/30

Eusko Jaurlaritzako I+G 2017 deialdiaren eremuan, dibertsifikazio proiektuak garatu dira 5 gaztandegirekin elkarlanean

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako I+G proiektuetarako 2017ko deialdiaren eremuan, esneki eta gazta berritzaileak garatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko 5 gaztandegirekin elkarlanean: Komuntso Etxaldea (Azpeitia), Ama Txo (Antzuola), Etxezuri Elkarte (Aretxabaleta), Kerixara (Otxandio) eta Garoa Elkartea (Zerain). Denak dira behi eta ardi gazta ekoizleak, eta horietako bi ekoizpen ekologikoan ari dira lanean.

[+]


2019/04/30

INNOLACT proiektuari esker esneki sektorean espezializazioa indartzen

2016. urtetik, Europako INTERREG POCTEFA programaren barruan eta EGEFk finantzatuta, produktuen berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatuz esneki sektore tradizionalaren lehiakortasuna hobetzea bilatzen duen INNOLACT proiektua dugu martxan. Bere helburuetako bat esneki sektorearen ezagutza teknikoa hobetzea da eta zentzu horretan, urtarrila eta otsaila bitartean, mundu mailan erreferenteak diren MONS Affinateur eta Academie Opus Caseus-eko adituen parte-hartzea gauzatu dugu Leartikerren.

[+]


2019/04/30

Olatxuko Laboreak eta Leartikerrek elkarlanean fruta krema ekologikoak garatu dituzte

Eusko Jaurlaritzako I+G+b 2017 dirulaguntzaren baitan, Olatxuko Laboreak eta Leartikerrek, elkarlanean, azukre gehiturik gabeko fruta krema ekologikoak garatu dituzte.

[+]


2019/04/15

INNOLACT proiektuaren itxiera jardunaldia maiatzaren 3an izango da Idiazabalen

INNOLACT-INTERREG POCTEFA Europako proiektuaren itxiera jardunaldia ospatuko da, datorren maiatzaren 3an, Idiazabalen urtero antolatzen den Euskal Gaztaren Azokaren baitan.

[+]


2019/04/15

Leartiker elikagai-segurtasunari buruzko bi proiektutan parte hartzen ari da

Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai-Segurtasunaren Ikerketaren Plan Operatiboa 2011n sortu zen EAEn gehieneko elikagai-segurtasun maila lortzeko ikerketa sendotzeko helburu estrategikoarekin. 2012. urtetik, LEARTIKER Segurtasun-mahai teknikoaren partaide da ELIKA, OSASUN PUBLIKOA, AZTI, EHU eta NEIKERekin batera. 2019. urtean zehar, Leartiker elikagai-segurtasunari dagokion SEGAZ eta SO2_Haraki proiektuak zuzentzen ari da, esneki eta okela sektoreentzako interesgarriak direlako.

[+]


2019/04/11

Emakumearen astea

Lea Artibai ikastetxean Berdintasunaren astea ospatu dugu apirilaren 8tik 12ra gure ikasleentzat eta kanpoko edozein emakumerentzat ekintza ezberdinak antolatuz.

[+]


2019/04/07

Innolact proiektuko azken lan talde bilera La Seu DUrgellen

Apirilaren 3 eta 4ean La Seu DUrgell-en Innolact proiektuko lan taldeko azken bilera gauzatu da.

[+]


2019/04/04

BASQUE TALENT 4.0 jardunaldia ospatu da Leartikerren

Leartikerrek pasa den martxoaren 29an, “Basque Talent 4.0” jardunaldia antolatu zuen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Egitasmoan Bizkaia Talent, Mondragon, Euskal Herriko Unibertsitatea, Lea Artibai Ikastetxea eta Maier, Ekide, Cikautxo eta Orbea bezalako enpresetako giza baliabide eta talentuaren arduradunek parte hartu zuten.

[+]


2019/03/28

Health LSR proiektuan garatutako medikuntza-prototipo baten aurkezpena izango dugu maiatzaren 10ean, Polymer & Medical Applications zazpigarren edizioan.

Health-LSR proiektuaren helburuak medikuntza-prototipoen garapena eta sektore horretako enpresenganako transferentzia dira. Azken urteetan garatu diren 6 prototipoak Maiatzaren bukaeran Nafarroan izango den jardunaldian aurkeztuko dira. Horren aurrerapen gisa, garatutako lehenengo prototipoa Leartiker maiatzaren 10ean ospatuko dugun "Polymers & Medical Applications" ekitaldian aurkeztuko da.

[+]


2019/03/27

Eskualdeko kooperatibak ezagutzen

Eraldaketa soziala- proiektuaren barruan eta inguruko enpresak bultzatuta, eskualdeko ikastetxe guztietako hezkuntza maila ezberdinetan, Lea Artibai eskualdekoa izatearen harrotasuna eta orohar eskualdea osotasunean ezagutzea lantzen ari dira. Zahartzen doan eskualdean gazteak berton geratzeko aukerak ezagutu ditzaten.

[+]


2019/03/27

ERAGINTZA Fundazioko ordezkarien bisita izan dugu

Begoña Errazti Eragintza Fundazioko Zuzendari Nagusia eta Eneritz Bengoetxea Zerbitzu Psikologiko, Gizarte eta Laneko Zuzendaria etorri dira gure ikastetxera, gure hezkuntz eskaintza ezagutzera eta elkarlanerako aukerak aztertzera.

[+]


2019/03/22

LEAN-eko Erasmus+ proiektu europearra

Lean arloko Leire, Goretti eta Beñat Holandako Tilburg herrian izan dira, Europear Erasmus+ proiektu batekin. Bertan Finlandia, Holanda eta Portugal herrialdeetako bazkideekin aritu dira elkarlanean "Lean for work, lean for life" proiektuan.

[+]


2019/03/12

Administrazioa eta Finantzetako ikasleak Katalunian izan dira

Administrazioa eta Finantzak goi mailako Lanbide Heziketako ikasleak Katalunia aldean izan dira, klasean ikasitako gai ezberdinak ikusteaz gain, Girona eta Bartzelonako hainbat txoko ezagutzeko aukera ere izan dute.

[+]


2019/02/28

Nazioarteko erakundeak Leartikerren bildu dira aeronautika eta automoziora aplikatutako karbono-zuntza aztertzeko

• Leartiker zentro teknologikoak jardunaldi bat antolatu du geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari den karbono-zuntza protagonista hartuta. • ASTAR, LEHVOSS, IPPE edo EXTRACTHIVE bezalako enpresek ekarpen interesgarriak egin dituzte Leartikerrek urtero antolatzen duen Lightweight Technologies, pisu murrizketa eta material edo teknologia berriak ezagutzera emateko ekimenaren baitan.

[+]


2019/02/20

Ikasenpresa 2019

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar) dago. Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu.

[+]


2019/02/08

Basque Culinay Center-ekin elkarlanean

Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea goi mailako zikloko eta Basque Culinary Center graduko laugarren mailako ikasleek Aholkularitza Gastro-Teknologikoan oinarritutako lankidetza proiektu ezberdinak egin dituzte.

[+]


2019/02/06

Txiletik Lea Artibai Ikastetxera etorritako ikasle-ohiak

Txileko gobernuak, 2019 Técnicos para Chile, beken deialdia martxan jarri du eta honen berria zabaltzeko gure ikastetxean beka honi esker egondako bi ikaslek parte hartzen duten bideo bat egin dute.

[+]


2019/01/31

Efizientzia Energetikoa eta Beroa Sortzeko Instalazioak zikloetako ikasleak enpresetan

Mantenimendu familiako goi mailako Lanbide Heziketako Efizientzia Energetikoa eta eguzki energia termikoa zikloko ikasleak eta Beroa sortzeko instalazioak erdi mailakoak enpresa bitan egon dira, Elorrion dagoen Santillan eta Markinako EDAR (saneamendu tratamendua) ikusten.

[+]


2019/01/30

Herrialde ahuletan malnutrizioa ekiditzeko EKONUT proiektuan parte hartu du Leartikerrek

Leartikerrek EKONEK enpresarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako EKONUT proiektuan parte hartu du; garapen-bidean dauden biztanleria urriko herrialdeentzat anoa nutrizionalak garatzeko janari-azpiproduktuen birbalorazioan, hain zuzen ere.

[+]


2019/01/29

KALIKOLZA proiektuan parte hartzen ari da Leartiker, animalien elikaduran eraginez gantz-azidoen profila hobetzeko asmoz

LEARTIKERekin batera NEIKER Tecnalia, SASKAGOIN eta KERIXARA ustiategiak, NGS eta UVESCOk osotzen dute proiektu honen lan-taldea, eta bere helburua animalien elikadura sistemaren sustapena da, iturri naturaletatik abiatuz kalitate diferentzialeko produktuetan gantz-azidoen profila hobetuz, batez ere Omega 3-a. Proiektu honen baitan burututako lanen artean, ekintza demostratzaile bat egin da, horretarako latxa ardien elikaduran lehengai naturalak erabiliz eta elikadura mota horrek esneko bildotsaren (JD) okelan eta amaren esnean duen efektua ikusteko.

[+]


2019/01/24

Innolact proiektu europarraren aurkezpena Enkarterrietan

Bertan, esneki sektorean martxan dauden hainbat proiektu eta esperientzia aurkeztu zitzaizkien Enkarterrietako esneki sektoreko hainbat eragileei (abeltzainak, esneki ekoizleak, etab.). Leartikerrek ere ponente moduan parte hartu zuen jardunaldian eta, EGEFk Interreg-Poctefa programaren bidez kofinantzatutako INNOLACT proiektuan orain arte lortutako emaitzak aurkeztu zituen Naia Andonegi, Leartiker Elikagaien Teknologia arloko zuzendariak.

[+]


2019/01/23

INNOLACT proiektuaren inguruko lan talde bilera eta jardunaldi teknikoa Donapaleun

Innolact proiektuan zehar garatutako esneki produktuak aurkeztu zituzten Leartiker eta Lycée Jean Errecartek: ardi esnearekin egindako Gruyere, Grana eta Mozzarella motako gaztak, gazta laktiko igurtzgarria, gazta urdina, pasta egosiko gazta ondua, ahuntz esnearekin egindako gazta laktikoa, esne hartzituak, jogurtak eta izozkiak.

[+]


2019/01/15

Karbono-zuntza izango da datorren otsailaren 21ean ospatuko den jardunaldiko protagonista

Azken urteetan aplikazio ezberdinetarako karbono-zuntzaren erabileran joera positibo argia antzematen da eta hurrengo urteetan gorantz egingo duela aurreikusten da. Honek duen garrantziaz oharturik, Leartikerrek Aernovarekin elkarlanean datorren otsailaren 21erako karbono-zuntzean oinarritutako jardunaldi bat antolatu du Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Markina-Xemein, Bizkaia).

[+]


2019/01/14

HEALTH LSR proiektua azken fasean sartu da

2 urte baino gehiagoko lanaren ostean, HEALTH LSR proiektua azken fasean sartu da. Mugaz gaindiko elkarlan proiektu europar honen helburu nagusia, osasunaren sektorera bideratutako silikona likidoaren alorrean diharduten Akitania-Euskadi-Nafarroa lurraldeko polimero enpresen dibertsifikazioa hobetzea da.

[+]


2019/01/08

Leartiker Basque Health Cluster-eko kide

Leartiker Basque Health Clusterreko kide bihurtu da urtarrilean. Osasunaren arloa Leartikerren ikerketa-ildo garrantzitsuetako bat da, izan ere, osasun gailuen diseinu, garapen eta exekuzioan aritzen da zentro teknologikoa.

[+]


FaceBook Twitter YouTube Flickr Instagram LinkedIn RSS 

 


Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS