castellano

Lea Artibai Ikastetxea
Bilatu
  Ongi etorri :: Informazio orokorra :: Nortzuk gara :: Esperantza 2020

Esperantza 2020

Esperanza 2020 proiektuak, Esperanza 2013 proiektuan dauka bere aurrekari nagusia eta epealdi berrirako Eskualdeko Enplegu Planean eta Europa 2020 estrategian oinarrtitu ditu bere helburuak.

Hiru dira agente eragileak: Azaro Fundazioa, Leartiker eta Lea Artibai Ikastetxea eta hauxe da misioa:

Enpresa sarearen berrikuntzan eragin, ikerkuntza proiektu aplikatuen bidez eta berrikuntza prozesuak dinamizatuz enpresetan. Negozio aukera berrien inguruko zaintza estrategikoa eta erronka berrietarako beharrezkoak izango diren gaitasun profesional eta teknikoetan pertsonak gaitzea ere proiektuaren zeregin izango da. Proiektuaren bukaeran, jarduera ekonomiko berrituak eta berriak lortu nahi dira eta lanpostu kualifikatuak, lehentasunez Lea Artibai eskualdean.

Esperanza 2020 proiektu honetan osasun teknologiak eta elikagaigintza osasungarriaren aldeko apustu berezia egiten da inguruko enpresen garapenerako aukeradun esparru kontsideratuz.

Esperanza 2020 proiektuan ondokoak dira lerro estrategikoak:

· Ekintzailetza eta berrikuntza prozesuen kudeaketa enpresekin elkarlaneann (berrikuntza dinamiken azelerazioa)

· Ekintzaileen empowerment-a

· Zaintza teknologikoa eta estrategikoa osasun esparruan lehentasunez

· Ikerkuntza Aplikatua materiale polimerikoen esparruan

· Eskualdeko errealitatearen behatoki sozioekonomiko bizia: 6 balio kateren konpetentzia maparen kudeaketa

· Enpresen garapenari eta enplegagarritasuna bultzateko formazio eskaintza

· Lean estrategiaren garapena

Lea Artibai Ikastetxea     Xemein Etorbidea, 19    48270 Markina-Xemein (Bizkaia)
tfnoa: +34 946169002    faxa: +34 946169160    emaila: info@leartik.com

web-mapa| pribatutasuna| RSS